Pilota

Gazteak ere badatoz

Laboral Kutxa Emakume Master Cupeko finalak jokatuko dira igandean Zumarragan, eta zortzi finalistetatik bostek 20 urte baino gutxiago ditu.

Laboral Kutxa Emakume Master Cupeko finaetan ariko diren pilotariak. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU
Imanol Magro Eizmendi.
2019ko martxoaren 12a
16:02
Entzun

Emakumezkoen esku-huskako pilotak urteko egun handietako bat izango du igandean, Zumarragan, Beloki pilotalekuan. Laboral Kutxa Emakume Master Cup torneoko Promozio eta Elite Mailako finalak jokatuko dira. Txapelketaren hirugarren aldia da aurtengoa, eta honezkero finkatzen ari diren izenekin batera, pilotari gazteak ere ageri dira. Finaletan ariko dira zortzi pilotarietatik bostek 20 urte baino gutxiago dute.

Elite Mailako finalean Patri Espinarrek (Usansolo, 33 urte) eta Miriam Arrillagak (18 urte), Leire Garai (Gasteiz, 15 urte) eta Leire Etxanizi (Etxebarri, 29 urte) egingo diete aurre. Lehen ligaxkan elkarren aurka jokatu zuten eta Garaik eta Etxanizek 18-11 irabazi zuten. Espinar eta Etxaniz beteranoek badute eskarmentua finaletan. Espinar egungo buruz buruko txapeldun da eta iaz binakako txapeldunorde izan zen. Etxanizek, aldiz, binakako txapela irabazi du azken bi urteetan. Bi gazteek, aldiz, lehen finala dute.

Promozzio mailako finalean, aldiz, Uxue Oses eta Maddalen etxegaraia oƱatiarrek 13na urte dituzte, Maria Granado (Hernanin) eta Ainhoa Lakuntza (Aduna), aldiz, nagusiagoak dira, 22 eta 19 urte baitituzte hurrenez hurren. Bi finaletan pilota bigunak erabiliko dituzte, eta sarrerak dohainik dira. Iazko finalean Astelena Eibarko pilotalekua bete egin zen, eta igandean ere sarrera bikaina espero da. Guztira 3.080 euro banatuko dituzte sarietan.

Finalak (11:45).
Promozio Mailakoa: Uxue Oses-Maddalen Etxegarai / Maria Granado-Ainhoa Lakuntza.
Elite Mailakoa: Patri Espinar-Mirian Arrillaga / Leire Garai-Leire Etxaniz

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.