Espainiako bozak

Lopez de Uralde izango da Podemos eta Equoren Arabako zerrendaburua

Espainiako Gorteetarako eta Europako hauteskundeetarako akordioa egin dute bi alderdiek. Espainiako Kongresuko diputatu da Lopez de Uralde, 2016an ere bera izan baitzen Arabako zerrendaburua.

Lopez de Uralde —aurrean—, 2016ko hauteskunde ekitaldi batean. JUANAN RUIZ, FOKU.
2019ko martxoaren 12a
17:18
Entzun

Podemos eta Equo aurten ere batera joango dira Espainiako Gorteetarako eta Europako hauteskundeetara. Madrilen aurkeztu dute akordioa bi alderdietako ordezkariek, eta jakinarazi dutenez, Araban izango du zerrendaburu bakarra Equok: Juan Lopez de Uralde. Equoko militanteek berretsi behar dute akordio hori —Podemosekoek onartuta dute haien zerrendak beste indar politiko batzuetako kideekin bateratzea—. Podemosen Antolakuntza idazkari Pablo Echeniquek nabarmendu du "kalkulu elektorala" baino gehiago dela akordioa: Hiru eskuinak espazio erreakzionarioan lehian ari diren une honetan, funtsezkoa da gu batuta egotea".

Lopez de Uraldek bere alderdiko kideen %60,4ren babesa jaso zuen barne prozesuan, Equoren hautagai izateko. Podemosekin egindako akordioaren ondorioz, Araban izango da zerrendaburu. Alderdi ekologistak ez du beste zerrendabururik izango, ordea; ez Euskal Herrian, ez Espainian. Dena den, zerrendetan "presente" egongo direla ziurtatu dute gaur Equoko ordezkariek —Lopez de Uralderekin batera, Equoko koordinatzaile politiko Beatriz del Hoyo ere izan da Madrilgo agerraldian—.

Barne prozesuetan xehetasunak baieztatzeko dituzte oraindik, baina bozketara eramango duten dokumentuaren arabera, Unidas Podemos (Elkarrekin Ahal Dugu) izenarekin aurkeztuko dira Podemos, Equo eta IU Espainiako Gorteetarako bozetara.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.