Lan gatazkak

LABek grebak egitera deitu ditu beste sindikatuak Bizkaiko metalgintzan

Sektoreko hitzarmena lortzeko hemezortzigarren bilera egin dute aldeek mahai negoziatzailean. Gaur ere ez da emaitzarik lortu. Horrez gain, Bizkaiko bulego eta langeletako negoziazio mahaitik altxa eta mobilizaziei ekingo die.

LABen protetsta bat, Blbon.
LABen protetsta bat, Blbon. FOKU

Xabier Martin -

2019ko martxoak 14

LAB sindikatuak argi dauka Bizkaiko metalgintzaren hitzarmena lortzea ez dela posible gaur egun patronalak duen jarrerarekin. "Berriro nabarmen geratu da ez dagoela negoziazio posiblerik patronalarekin. FVEMek ez du negoziatu nahi sektoreko langileen baldintzen inguruko hitzarmenik. Gaurko bileran esan du 2018. urtea inolako igoerarik gabe uztea; atzerakada bat dakar aurreko bileren aldean".

Horregatik, sindikatu abertzaleak proposamen zehatza egin die beste sindikatuei: "LABek berriro dei egiten die gainontzeko sindikatuei lanuzteak eta grebak egin ditzaten hurrengo hilabeteetan". LABek hilabeteak egin ditu enpresetan mobilizatzen. "Azken egunotan, mozioak aurkeztu ditugu sektoreko enpresetan hitzarmen sektoriala defendatzeko eta mobilizaziorako deia egiteko". Badira idatzi horrekin bat egin duten hainbat enpresa batzorde: Mesa, Arteche, Enersys, Sachs, Kelvion, Nemak, Wartsila, Laminados Losal, Troqueleria Odin, Zabala Mekaniko Tailerra, Disbainu, Rhoiter... "Datozen egunetan, atxikimenduak jasotzen jarraituko dugu, eta mobilizazioak egingo ditugu enpresetan".

Metalgintza euskal negoziazio kolektiboko sektorerik handiena da, gakoa eta erreferentzia beste sektore askori begira. Bizkaikoak 47.000 langiletik gora ditu, eta, LABen ustez, ezinbestekoa hitzarmen duin bat sinatzea alorrean.

Bulegoetakoan ere, kale

Bizkaiko bulego eta langelen sektoreko negoziazio bilera ere ez da ongi amaitu. LABek proposamen zehatz bat egin du, "ahalegin handikoa", eta altxa egin da mahatik ez duelako negoziatzeko modurik ikusten. "Altxatu egingo gara negoziaziorik ez dagoen mahai honetatik, patronalak hausnartu eta hitzarmen duina sinatu izan arte. Ateak zabalik izango ditugu, beti ere patronalak xantaia albo batera utzi eta gutxieneko hauek baliozkotzat jotzen dituen bitartean".

Bien bitartean, mobilizaziora deitu du sindikatuak, patronalak eta bere enpresek "xantaia" utz dezaten. LABek mobilizazio egutegia aurkeztuko du datorren martxoaren 20an CEBEKen aurrean, 11:00etan egingo duen mobilizazio batean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna