Ipar Irlanda

Soldadu britainiar ohi baten aurkako salaketa aurkeztu dute Bloody Sundayko gertaerengatik

Fiskaltzaren iritziz, bada nahikoa froga F soldadua bi hilketekin lotzeko; ez, ordea, gainontzeko 16 militar britainiarren eta IRA Ofizialeko bi kideen aurka egiteko.

'Bloody Sunday'-ko biktimen senideak. /
'Bloody Sunday'-ko biktimen senideak. / Stringer/EFE

Berria -

2019ko martxoak 14

1972ko urtarrilaren 30ean, Derryn, eskubide zibilen aldeko protesta baten aurka jo zuen armadak, eta hamahiru pertsona hil zituen, tiroz. Orain, hilketa haietako birekin lotu dute soldadu britainiar ohi bat. Fiskaltzak aurkeztu du salaketa. Zehazki, bi pertsona hil eta beste hiru hiltzen saiatzea egotzi diote militar ohiari.

Baikor agertu da fiskaltza. Haren arabera, bada nahikoa froga F soldadua —izen hori jarri diote— hilketekin lotzeko; ez, ordea, gainontzeko 16 militarrak eta IRA Ofizialeko bi kideen aurkako prozedurak hasteko.

Stephen Herron fiskalak onartu du erabakia gogorra izango dela biktimen senideentzat. "Banan-banan bilduko gara guztiekin, gure erabakiaren inguruko zalantza guztiak argitzeko".

Defentsa Ministroak, berriz, iragarri du "lege babes osoa" eskainiko diotela F soldaduari. "Zorretan gaude Ipar Irlandara bakea ekarri zuten soldadu haiekin".

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna