Gizarte politika

Behera doa Nafarroan errenta bermatuaren jasotzaileen kopurua

Abenduan, 12.562 familia unitatek jaso zuten saria, eta 36.303 pertsona estali zituen.

Errenta Bermatuaren 2018ko egoerari buruzko txostenaren aurkezpena, gaur, Iruñean. JAGOBA MANTEROLA, FOKU
Iker Aranburu.
2019ko martxoaren 14a
13:29
Entzun

Laukoak egindako erreformak erraztu egin zuen talde batzuek errenta bermatua jasotzeak, eta, horren eskutik, 2018ko martxoan jo zuten goia banatutako errentek: 12.780. 

Baina, egoera ekonomikoak hobera egin ahala, txikitu egin da jasotzaileen kopurua. Urtearen amaierarako martxoan baino 218 gutxiago ziren (-%1,7). Beheranzko joerari eutsi dio 2019 hasierak: aurtengo urtarrilean eta otsailean iazko hilabete horietan baino %4,2 errenta gutxiago banatu ditu Nafarroako Gobernuak.

Miguel Laparra Eskubide Sozialetako lehendakariordeak azaldu duenez, errenta bermatuak 36.303 nafar babesten ditu. Horien artean talderik handiena adingabekoak dira (%36,45). Laguntza jasotzen duten bost familietatik bat guraso bakarrekoak dira, eta horietako gehienetan emakumea da guraso hori. Hiru eskatzaileetatik bik herritartasun espainiarra dute.

Iruñean biltzen dira errenta bermatua jasotzen duten familia gehienak (%40,9), eta bereziki Arrotxapean (%7,6) eta Azpilagañan (%6,5). Iruñerriko beste herrietan (%22,1), Erriberan (%15,8) eta Estellerrian (%9,8) ere jasotzaile ugari daude.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.