Ekonominutua

Navarpluma langileen lorpenaz, 'Ekonominutua'-n

 

Berria TB -

2019ko martxoak 14

Orkoiengo (Nafarroa) Navarpluma enpresako beharginak lanera itzuliko dira 41 eguneko lanuztearen ondoren. Borrokak emaitzak eman dizkie, eta lan hitzarmena adostu dute zuzendaritzarekin. Beharginen soldatak %10etik gora igoko dira ahate lumak prozesatzeko fabrika horretan. Gaiaz aritu dira Xabier Martin eta Iker Aranburu kazetariek Ekonominutua-n.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna