Suteak

Suaren arrastoa, airetik ikusia

Iñaki Etxeberria gazte goizuetarrak airetik grabatu du drone batekin, duela astebete eta duela bi aste Goizuetan izan ziren suteek utzitako arrastoa.

Jon Ordoñez Garmendia -

2019ko martxoak 14

Bi egun izan ziren: otsailaren 27a eta martxoaren 6a. Beroa, lehortea eta hego haizeak jo zituzten Euskal Herriko bazter asko eta suak izan ziren egun horietan nonnahi, zenbait kasuetan gizakiak nahita eragindakoak. Goizuetan hainbat mendi erre ziren egun horietan, horietako hiru Garintzin, Kinttalko eta Ametzelai. Iñaki Etxeberria gazte goizuetarra suteak izan ziren lekura itzuli da egun batzuk geroago eta bideo batean jaso du horrek utzitako arrastoa.

Suhiltzaile boluntarioa da Etxeberria, eta herriko beste boluntario batzuekin batera suak itzaltzen aritu zen egun horietan. Bi egun horietan 200 hektarea inguru erre ziren Goizuetako mendietan. Dronea hartuta, sutearen perimetroa grabatu zuen Etxeberriak herenegun, suteen tamaina eman eta bideo ikusgarri bat sareratuz.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna