Kirola

Erremonte txapelketa


Sagardoaren Txapelketa

Uterga eta Labaka kanporatuak, Sagardoaren Txapelketan

Urriza eta Zalduak 40-24 irabazi diete Bereziartua ordezkatzen duen bikoteari eta bizirik jarraitzen dute txapelketan

Urriza, 26 tantorekin, onena izan da.
Urriza, 26 tantorekin, onena izan da. Maialen Andres

Iñigo Goñi Iradi -

2019ko martxoak 14

Uterga eta Labaka dira Sagardoaren Txapelketatik kanporatuak geratu diren lehenengo bikotea. A multzoari dagokion partiduan 40-24 galdu zuten Urriza eta Zalduaren aurka eta puntu negatiboa dute sailkapenean. Partidu baten faltan ez dute aukerarik Bereziartua sagardotegia ordezkatzen duen bikoteak.

Urriza eta Zalduak osatzen duten bikoteak berriz lau puntu batu eta oran hiru dituzte. Horrek bizirik mantentzen ditu eta ligaxkakako azken partiduan erabakiko da finalerdietara sailkatuko diren ala ez. Gaztañaga sagardotegiaren ordezkariek partidu sendoa jokatu zuten hil ala biziko partiduan txapelketan jarraitzeko. 

10-6 aurreratu ziren gorriak eta abantaila handitzen joan ziren uneoro; 16-10, 20-12, 25-15, 30-17, 35-20 eta 40-24. Urdinek ez zuten aukerarik izan. Urrizak atzera jo zuen bertan zuloa bilatu eta gero. Honela, 26 tantorekin amaitu zuen norgehiagoka eta Labakak errebotean arazo asko eduki zituen. 

Uterga jokoan gutxi sartu zen eta 14 tantorekin amaitu zuen. Atzean Zaldua sendo aritu zen eta atzean eta aurrean nagusi izanda gorriek ez zuten arazorik izan lau puntuak batzerako garaian. 

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna