Sindikatuak

UGTk irabazi du Volkswagen Nafarroan, eta ituna sinatu nahi du "lehenbailehen"

Hamabi ordezkari lortu ditu Alfredo Morales buru duen zerrendak; zortzi CCOOk, hiru ELAk, LAB bezain beste, CGT birekin geratu da eta CCP bakarrarekin.

WVW Nafarroako ekoizpen kate bat.
WVW Nafarroako ekoizpen kate bat. VILLAR LOPEZ / EFE

Xabier Martin -

2019ko martxoak 15

Nafarroako Volkswagenen UGTk eta CCOOk eroso kudeatuko dute langile batzordea datozen urteetan. UGTk garaipen argia lortu du Landabenen, 29 ordezkaritik 12 eskuratuta. Fabrikaren geroan eragiteko, alboan izango du CCOO, beste 8rekin. Indar abertzaleak atzean geratu dira, aurreikuspenak betez. ELAk bat irabazi du, eta 3 ordezkari izango ditu; eta LABek bat galdu du, eta 3 ordezkarirekin geratuko da. CGTk izan du galerarik handiena, bi ordezkarirena, eta 2rekin geratuko da. CCPk, berriz, zuen ordezkari bakarrari eutsi dio.

UGT pozarren azaldu da ohar batean, eta dagoeneko erakutsi du zertarako baliatuko duen gehiengoa. "Gure zilegitasunarentzat berme bat da hau, lortu den itunerako oinarria lehenbailehen gauzatu dadin". Sei urterako hitzarmena egin berri dute UGTk eta CCOOk zuzendaritzarekin, Wolfsburgok beste modelo baten aukera aipatu ondoren, hirugarrena. Luzaroko akordioa egin eta gero, ordea, Alemaniako zuzendaritzaren ezetza iritsi da, eta ez hirugarren modeloa.

"Ituna egin, eta geroari ilusioarekin ekiteko aukera dugu", esan du UGTk. Nola? Zuzendaritzarekin lortutako erreleboa gauzatuz. "Gure lankiderik zaharrenei irteera lehenbailehen emateko garaia da, 200 langile finkoak egiten hastekoa, soldatak gaurkotzekoa eta akordiorako oinarrian jasotako aurrerapen sozialak abiatzekoa".

AEBetako burtsa arautzaileak WV salatu du epaitegietan

AEBetako SEC burtsaren batzordeak salaketa jarri dio Volkswageni eta konpainiako presidente ohi Martin Winterkorni, AEBetako inbertitzaileei iruzurra egiteagatik isuriak faltsutzeko txipen harira. SECek dio 2014ko apiriletik eta 2015eko maiatzera artean Wolfburgoko konpainiak 11.600 milioi euro jaulki zituela AEBetan, "nahiz eta zuzendaritzak bazekien 500.000 autok baino gehiagok herrialdeko isurien legezko mugak gainditzen zituztela". Volkswagenek mezu "faltsuak eta okerrak" eman zituela uste du burtsako batzordeak, eta inbertitzaileei kalte egin ziela.

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna