Musika

Kamasi Washington eta Makaya McCraven Gasteizko Jazzaldian ariko dira

Uztailaren 20an joko dute biek Mendizorrotza kiroldegian.

Kamasi Washington, 2017an, Donostiako Jazzaldian. GORKA RUB / FOKU
Berria
2019ko martxoaren 15a
12:40
Entzun

Gasteizko 43. Jazzaldia uztailaren 15etik 20ra egingo da, eta antolatzaileek gaur jakinarazi dutenez, Kamasi Washington eta Makaya McCravenek joko dute. Biei egokituko zaie jazz jaialdiaren azken egunean, 20an, aritzea Mendizorrotzako kiroldegiko oholtzan.

Washington (Los Angeles, AEB, 1981) jazz garaikideko izarrik handienetako bat da, eta askok jo dute generoak azken urteetan eman duen musikari inportanteentzat. Saxofoi jotzaileak funk, soul, hip-hop eta psikodelia doinuekin uztartzen du jazzaren tradizioa, eta jazz munduan ez ezik, rockarenean ere oihartzun handia izan dute haren diskoek. Azkenekoa., Heaven and Earth, bi ordu eta erdiko lan mardula da, eta iazko lanetan gehien goraipatua izan zen.

[youtube]https://youtu.be/LdyabrdFMC8[/youtube]

Makaya McCraven bateria jotzailea (Paris, 1983), berriz, musikarien familia baten parte izan da, eta, Frantzian jaio arren, AEBetan egin du musika ibilbidea. Haren konposizioek be-boparen, hip-hoparen eta rhythm and bluesaren artean mugitzen dira. Universal Beings azkeneko diskoa New York, Lon Angeles, Londres eta Chicago artean grabatu du.

[youtube]https://youtu.be/UGmaeSbdhrw[/youtube]

Gaur iragarritakoez gain, besteak beste, Gregory Porter, Regina Carter Quartet eta Golden Gate Quartet izango dira Gasteizko Jazzaldian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.