Udal eta foru hauteskundeak

Elkarrekin Podemos koalizioarako ituna sinatu dute Ahal Dugu-k, Ezker Anitzak eta Equok

Lehen aldiz elkarrekin aurkeztuko dira EAEko udal eta foru bozetan. Lander Martinez Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Ahal Dugu-ko idazkari nagusiak adierazi duenez, koalizioaren helburua da "ezkerrekoa, bereizia eta beharrezkoa" den espazio politiko batean sakontzea.

Elkarrekin Podemos koalizioa osatzen duten alderdietako ordezkariak, gaur, koalizio ituna sinatzen.
Elkarrekin Podemos koalizioa osatzen duten alderdietako ordezkariak, gaur, koalizio ituna sinatzen.

Berria -

2019ko martxoak 15

Elkarrekin Podemos koalizioa udal eta foru hauteskundeetara hedatuko dute Ahal Dugu-k, Ezker Anitzak eta Equok, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Gaur sinatu dute akordioa hiru alderdietako ordezkariek. Lander Martinez hiru lurraldeetako Ahal Dugu-ren idazkari nagusiak, Isabel Salud Ezker Anitzako koordinatzaile nagusiak eta Stella Garcia Equo Berdeak-eko koordinazio mahaiko kideak aurkeztu dute akordioa.

Martinezen esanetan, Elkarrekin Podemosek frogatu du "jendearentzako erabilgarria" dela eta "inork baino hobeto" islatzen duela euskal herritarren aniztasuna. "Dagoeneko Euskadi ezin da ulertu Elkarrekin Podemos gabe", adierazi du. "Horregatik, ilusio handia egiten digu koalizioa foru ganberetara eta udaletxeetara hedatzea".

Martinezek, Saludek eta Garciak balioa aitortu die hiru indarren arteko elkarlanari.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna