Hezkuntza

Aurtengo Ibilaldirako kantua aurkeztu dute

Xabat Galletebeitiak osatu du abestiaren letra; kantuarekin egin duten bideklipean hainbat kantari ezagun ageri dira

arantxa iraola
2019ko martxoaren 16a
09:11
Entzun

Maiatzaren 19an Ibilaldia izango da Lekeition, Bizkaiko ikastolen festa. Haratzago leloa dute aukeratuta jaia ardazteko. Gero eta hurbilago dago data, eta gaur aurkeztu dituzte kantua, eta harekin egindako bideklipa, Bilbon egindako ekitaldi batean. Abestiari musika Aritz Elordietak eta Jon Figueroak jarri diote. Hitzak Xabat Galletebeitiarenak dira.

Eñaut Elorrieta, Alex Sardui, Zuriñe Hidalgo... Abeslari ezagun ugari ageri dira bideoan kantari, herriko hainbat ahots ezagunekin batera. Ikastolaren inguruko eskola komunitate osoa, halaber, presente dago. Denak elkartu zituzten Lekeition, giro eguzkitsu batean. Eguzkiaren zain egon behar horrek ekarri du, adierazi dutenez, bideoa nahi baino beranduago aurkeztea. "Baina itxaroteak merezi izan du", adierazi dute gaur, emaitzarekin pozik. Horrexegatik, kantuaren aurkezpena ere toki aski esanguratsu batean egin dute gaur, San Mamesen, futbolaren "katedralean".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.