Pilota

Elezkano eta Rezustari irabarazi diete, eta finalean dira Irribarria eta Zabaleta (12-22)

Partidaren lehen zatian ondo eutsi diete Elezkanok eta Rezustak, baina lan erdietatik aurrera, aldea aise handitu dute Irribarriak eta Rezustak. Apirilaren 7an jokatuko dute finala, hurrengo igandeko Elezkano-Rezusta eta Altuna-Martija partidako bikote irabazlearen aurka.

Irribarria eta Zabaleta, gaur, Bilboko Bizkaia pilotalekuan. FOKU.
2019ko martxoaren 17a
09:25
Entzun

Binakako txapelketako finalean dira dagoeneko Irribarria eta Zabaleta. Lehen zatian Elezkano eta Rezusta ere pareko ibili dira, eta partida hasiera gogorra izan da Bilboko Bizkaia frontoikoa. Lan erdietatik aurrera, ordea, Irribarria aise ibili da erasoan, eta nabarmen handitu dute tartea urdinek. Haiek ziren faborito, eta hasieran lanak izan dituzten arren, estuasun handirik gabe iritsi dira azkenean 22ra.

Apirilaren 7an Bilbon jokatuko den finaleko bigarren bikotea zein izango den jakiteko, hurrengo igandeko partida izango da erabakigarria: Elezkano eta Rezustaren eta Altuna eta Martijaren artekoa. Victor eta Albisu aukerarik gabe daude dagoeneko.

Irribarriak eta Zabaletak egin dute lehen tantoa, baina bizi hasi da aurrealdean Elezkano, eta lortu du pixka batean eustea (2-2). Pareko aritu dira hasieran, baina aurrea hartzen hasi dira pixkanaka faboritoak (2-5), baina lau tanto jarraian egin dituzte Elezkanok eta Rezustak (6-5). Erremate bikaina eginda berdindu du partida Irribarriak (6-6), eta bide beretik segitu du partidak: parteko eta gogor.

Irribarria aurrean agintzen hasi ahala lortu dute urdinek tartea handitzea (8-13). Tantoren bat galdu duten arren, hor hasi dira partida erabakitzen (9-16). Ordurako, 11 tanto eginda zituen Irribarriak, horietako asko airez. Aramakoaren joak lagundu die urdinei 22rako bidea urratzen (9-18).

Elezkanok beste tantoren bat egitea lortu du partidaren ameieran (11-19; 12-20), baina estuasun handirik gabre iritsi dira 22ra Irribarria eta Zabaleta (12-22).

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.