Sagardoaren Txapelketa

Goikoetxea eta Barrenetxeak lehenengo garaipena lortu dute

40-28 garaitu dituzte Etxarri eta Ion eta lider jarri dira sei punturekin

Goikoetxea eta Barrenetxeak sei puntu batu dituzte bi jardunalditan. MAIALEN ANDRES
2019ko martxoaren 18a
07:51
Entzun

Oialume Zar ordezkatuz, Goikoetxea V eta Barrenetxeak 40-28 garaitu zituzten Etxarri eta Ion (Altzueta) eta emaitza onekin B taldeak estu jarraitzen du. Partidu baten faltan, bigarren jardunaldia amaitzeko, Oialume Zarrek sei puntu ditu eta Altzuetak bi. Oraindik Setien (Ansa-Agirrezabala,lau puntu) eta Gurutzetaren (Ezkurra II-Garces, bi puntu) arteko partidua geratzen da. Azken jardunaldira arte ez da erabakita geratuko multzo hau.

Goikoetxea eta Barrenetxeak 11 eta 0ko partzial bati eskerrak lortu zuten garaipena. Partidua oso berdindua joan zen lehenengo erdian, baina hogeina jarri eta gero 31-20 ihes egin zuten gorriek. Honela partidua erabakita utzi zuten. Hortik aurrera abantailak mantendu egin ziren azkenengo 40-28ra arte.

Gorriak sendoago aritu ziren urdinak baino. Etxarri urduriago aritu zen Goikoetxea baino eta aurrelarien arteko borroka horrek erabaki zuen norgehiagoka. urnietarrak aurrez jokatu zuen eta nafarrak berriz defentsan aritu behar izan zuen gehiago. Hori, Barrenetxearen lanari esker gertatu zen. Goikoetxeak 13 tantorekin amaitu zuen eta Etxarrik berriz zapirekin. Gainera akatsak kontuan izan ezkero abantaila handiagotu egin zen irabazleen mesederako.

Atzelarien arteko borrokan Ionek zenbaki politekin amaitu zuen, bederatzi tantorekin, baina Barrenetxeak hamabost egin zituen guztira eta hor ere gorriak nagusitu ziren. Gorriek oso gustora amaitu zuten partidua eta orain azkenengo jardunaldiaren zain geratuko dira bai batzuk eta bai besteak. Hor irabazi beharra izango dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.