'Brexit'-a

Mayk ezingo du "akordio bera" hirugarrenez aurkeztu parlamentuan

EBtik ateratzeko itunak "aldaketa garrantzitsuak" izan ezean, Komunen Ganberako presidenteak ez du testua berriz onartuko.

Bercow Komunen Ganberako presidentea. EFE
ander perez zala
2019ko martxoaren 18a
09:54
Entzun

John Bercow Komunen Ganberako presidenteak planak aldatu dizkio Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroari. Diputatuek bi aldiz eman diote ezezkoa brexit-aren akordioari, baina Mayk testu hori aste honetan berriz ere aurkezteko asmoa zuen, Europako Batasunetik (EB) irteteko ia bi aste falta direla. Bruselak, ordea, hainbatetan esana du ez duela akordioa aldatzeko asmorik.

Horiek horrela, Mayk ezingo du akordio hori ganberan aurkeztu, eta, beraz, irteera data atzeratzeko eskatuko dio Bruselari ostegunean eta ostiralean egitekoak diren goi bileran. Baiezkoa emanez gero, EBk eta Mayk hainbat aldagai hartu beharko dituzte kontuan irteera data noiz arte luzatuko duten zehazteko; besteak beste, maiatzaren 26an Europako Parlamenturako hauteskundeak dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.