Ezbeharra

Gizon bat hil da Trapagaranen auto batek harrapatuta

BI-745 errepidetik zihoan oinezkoa, eta auto batek harrapatu du 02:00 inguruan.

2019ko martxoaren 19a
08:58
Entzun

Ertzaintzak jakinarazi duenez, gizon bat hil da bart Trapagaranen (Bizkaia) izandako istripu batean. Poliziak emandako informazioaren arabera, BI-745 errepidetik zihoan oinezkoa, eta auto batek harrapatu du 02:00 inguruan. Larrialdi zerbitzuak hurbildu dira istripuaren lekura, baina ezin izan dute gizonaren bizia salbatu. Ertzaintza geratatutakoa ikertzen ari da.

Bart gauez eguraldi txarra izan da gidatzeko, eta gaur goizean ere arazoak sortu dira hainbat gunetan euriteen ondorioz. 06:15ean, esaterako, istripu bat izan da Basaurin (Bizkaia), N-634 errepidean. Handik gutxira, A-8an ere beste ezbehar bat gertatu dela jakinarazi du Ertzaintzak, Iurreta (Bizkaia) parean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.