Utrecht

Herbehereetako Fiskaltza: "Ez dirudi biktimekin harremanik zuenik"

Gizon batek hiru lagun hil eta bost zauritu zituen atzo Herbehereetako Utrecht hirian. Poliziak argitu du hiru atxilotuak galdekatzen jarraitzen dutela: "Susmagarri izaten jarraitzen dute".

Poliziako Indar Bereziko kideak, tiroketa izan zen tranbia miatzen, atzo, Utrechten. RICARDO SMIT / EFE
2019ko martxoaren 19a
13:22
Entzun

Zalantza ugari daude oraindik atzo Herbehereetako Utrecht hirian izandako erasoaren inguruan. Hasiera batean "eraso terroristaren" hipotesia zabaldu zuten agintariek, eta azken orduetan indarra galdu du aukera horrek, atzean "arrazoi pertsonalak" egon zitezkeela-eta. Susmagarri nagusia —37 urteko gizon bat— eta beste bi atxilotuak galdekatzen aritu da gaur Polizia, eta Herbeheretako Fiskaltzak jakinarazitakoek ez dituzte zalantzak uxatu.

"Ez dirudi erasotzaileak biktimekin harremanik zuenik", esan dute, eta azken orduetan bestelako informazioa zabaldu bada ere, nabarmendu dute ez dutela baztertu "eraso terroristaren" aukera. Gutun bat topatu dute ustezko erasotzaileak ihes egin zuen autoan, eta horrek indartuko luke, Fiskaltzaren esanetan, "terrorismoaren" hipotesia.

19 urteko neska bat eta 28 eta 49 urteko bi gizon dira hildakoak, Fiskaltzak zehaztu duenez. Beste hiru lagun larri daude.

Poliziak, bestalde, argitu du atxilotutako guztiek jarraitzen dutela beraien esku: "Atxilotuta daude eta susmagarri izaten jarraitzen dute".

10:45 aldera izan zen erasoa Utrecht mendebaldeko Urriak 24 plazan; gizon bat tiroka hasi zen tranbia batean, eta gutxienez hiru pertsona hil eta bederatzi zauritu zituen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.