'Brexit'-a

Mayk 'brexit'-a atzeratzeko eskatuko dio EBri

Ekainaren 30 arteko luzapena eskatuko du, BBCk jakinarazi duenez. Behar izanez gero, Erresuma Batuaren irteera bi urtez atzeratzea ere jasoko luke Mayren proposamenak.

Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroa, Downing Streetetik irteten, ostegunean. ANDY RAIN, EFE.
2019ko martxoaren 19a
11:49
Entzun

Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroak Europako Batasunetik ateratzeko epea luzazeko eskatuko dio Europako Kontseiluko presidente Donald Tuski. BBCk berri eman duenez, gutun bat helaraziko dio Mayk Tuski, gaur bertan, ekainaren 30 arteko luzapena eskatzeko. Data hori jaso arren, Mayren proposamenak beste aukera bat ere jasoko luke; hau da, behar izanez gero, Erresuma Batuaren irteera bi urtez atzeratzea. BBCren arabera, aukera hori ez da Mayren gobernukide guztien gustukoa.

Gobernuko kideekin bildu da gaur May, izan ere. Ordu eta erdiko bilera egin dute, Komunen Ganberak erabaki ondoren Mayk ezingo duela bozketara "akordio bera" eraman, funtsezko aldaketarik egin ezean. Mayren asmoa zen azken orduan onartzea bere plana, baina Komunen Ganberako presidentearen erabakiak ez dio horretarako tarterik utzi.

Ostegunean izango du bilera Mayk, Bruselan, EBko ordezkariekin.

Irlandako DUP Alderdi Demokratiko Unionistarekin ere negoziatzen jarraitzen dutela azaldu du Stephe Barclay brexit-erako ministroak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.