Hilberria

Juan Luis Mendizabal 'Mendi' margolaria hil da

91 urte zituela zendu da Juan Luis Mendizabal Mendi. Lotura estua mantendu izan du margolariak beti Zarautzekin eta Zarauzko haurrekin; azken urteak Donostiako egoitza batean igaro ditu.

Juan Lui Mendizabal 'Mendi', 2006an, Zarautzen. JON URBE, FOKU
Urola Kostako Hitza
2019ko martxoaren 19a
11:33
Entzun

Jose Luis Mendizabal Mendi margolaria gaur zendu da 91 urte zituela. Lekeition jaio zen Mendi 1928an eta haurtzaroa Zarautzen igaro zuen. Gerora Donostiara bizitzera joan bazen ere, lotura estua izan zuen beti Zarautzekin.

Ascensio Martiarena margolari donostiarrarengandik ikasi zuen pinturaren teknika; harengandik hartu zuen koadroak margotzeko joera inpresionista. Pinturaren transmisioan lan handia egin zuen Mendik, izan ere, 2000-2010 urteen artean astelehenero-astelehenero Salbatore Mitxelena ikastolako haurrei margotzen erakusten aritu zen.

Dagoeneko urteak zeramatzan Ikastolara joan gabe, baina 2018ko abenduan omenaldia egin zioten Salbatore Mitxelenako haurrek. Margolaria "hitzik gabe" geratu zen azken agerraldi hartan, haurrek eskaini zizkioten kantu eta marrazkiekin. Emozioz beterik, "beste belaunaldi bati zerbait utzi" ziola jakiteak "hunkitu" egiten duela azaldu zion HITZAri.

(jarraitu artikulu hau irakurtzen, Urola Kostako Hitza-n).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.