Zientzia

Lehen aldiz emango diote Abel saria andrazko bati

Karen Uhlenbeck matematikariak jasoko du; saria Nobelaren parekotzat dute, matematiketan.

jarraia164159.jpg
arantxa iraola
2019ko martxoaren 19a
07:27
Entzun

2002. urtetik banatzen dute Abel saria, matematikaren arloko sari ospetsuenetarikoa, eta gaur jakin da lehen aldiz jasoko duela emakumezko batek: Karen Uhlenbeck matematikari estatubatuarrak. Geometriaren eta matematika fisikoaren arloan ibilia da, bereziki, eta "aitzindaria" izan dela nabarmendu dute epaimahaikideek. "Geometra orok" hark garatutako metodoak erabiltzen dituela esan dute: "Haien lanabes kutxan daude".

Ekuazio diferentzial partzial geometrikoetan eta gauge teorian ikertzaile honek egin dituen "lorpenak" nabarmendu dituzte. Adierazi dute "gainazal minimoak" —adibidez, xaboi burbuilak— ulertzeko era "irauli" egin dutela haren ekarpenek. Sari honek aparteko sona emango dio, baina lehendik ere erreferente dela askotan erakutsi du.

Izen garrantzitsua da, halaber, zientzian emakumeen presentzia sustatzeko egin dituen ahaleginengatik; hainbat egitasmo bultzatu ditu xede horrekin. Horretan ere "eredu" dela nabarmendu dute epaimahaikideek. 1934an sortua da, gizonez betetako mundu batean ibiltzea egokitu zaio, eta horrek dakartzan zailtasunak onartu ditu usu.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.