Katalunia

Torrak ukatu egin du arartekoaren atzean "ezkutatzen" aritzea

Espainiako hauteskunde batzordeak emandako epea atzo arratsaldean amaitu arren, Torrak ez ditu kendu sinbolo horiak erakunde publikoetatik. Kataluniako arartekoari eskatu zion txosten bat egiteko. PPk 155. artikulua aplikatzen hasteko eskatu dio Espainiako Gobernuari.

Torra presidentea Kataluniako parlamentuan, gaurko saioa hasi baino lehen.
Torra presidentea Kataluniako parlamentuan, gaurko saioa hasi baino lehen. Quique GarcĂ­a/EFE.

Hodei Iruretagoiena -

2019ko martxoak 20

Orain arte "erretorikan" ibili dela, baina Espainiako hauteskunde batzordearen eskariari entzungor egin eta erakunde publikoetatik sinbolo horiak kentzen ez baditu desobedientziaren "marra" igaroko lukeela ohartarazi du Isabel Zelaa Espainiako Gobernuaren bozaramaileak. "Orain arte ez du inoiz marra pasatu, eta honekin, pasatuko luke", esan du gaur goizean Ser irratian egindako elkarrizketan. Kataluniako parlamentuan, ohartarazpena egin dio Ciudadanoseko bozeramaile Ines Arrimadasek ere: "Ez ezkutatu kontseilarien eta arartekoaren atzean". Torrak ukatu egin du halakorik egiten ari denik: "Xingola hori hauek eta estelada hauek sinbolo politikotzat badituzue, aitortzen ari zarete preso politikoak dauzkagula".

Espainiako hauteskunde batzordeak atzo 18:00ak arteko epea eman zion Quim Torra Kataluniako Generalitatek presidenteari eraiki publikoetatik xingola horiak eta preso eta iheslari katalanen aldeko mezuak kentzeko, baina Torrak ez du halako agindurik eman. Arartekoari eskatu zion txosten bat egiteko, eta haren aholkuak jarraituko dituela esan zuen —gaurko espero da txosten da hori—. Alegazioak atzera bota zizkion hauteskunde batzordeak, eta horren ondoren, Torrak atzo berretsi zuen ez zuela sinbolo horiak erreitiratzeko asmorik.

"Denok gaude hauteskunde batzordearen menpe", azaldu du Zelaak gaur. Espainiako Gobernuaren bozeramailearen esanetan, estrategia "elektoralista" da Torrarena, independentisten aurrean "heroikotasuna bilatzeko keinu bat". Zelaak ez du argitu Torraren ezezkoaren aurrean neurri zehatzik bultzatuko ote duten. Arartekoari aholku eskatzeko erabakia ere kritikatu du: "

155. artikulua ezartzeko eskatu du Casadok

Hain zuzen, Pedro Sanchez Espainiako presidenteari zuzendu zaio Pablo Casado PPko presidentea. Espainiako Gorteetarako bozen atarian, erantzun gogorra nahi du Casadok: 155. artikulua. "Ordena jartzeko" eskatu dio PPkoak Sanchezen gobernuari, eta berak halaxe egingo lukeela azaldu du: "Ministroen kontseilura joan, eta 155. artikulua aplikatzen hasi". Casado argudiatu du 155. artikuluaren izaera "askatzailea" dela, ez "zapaltzailea".

"Legeak betetzeko" daudela gogorarazi dio Torrari PSCko buru Miquel Icetak ere: "Hauteskunde batzordeak ebazpen bat bidaltzen dizunean, bete egin behar da, eta gainerakoa distrakzioa da". Bere ustez, Torrak jarrera hori zergatik hartu duen ere azaldu du Icetak: "Kanpaina eta hauteskundeak datozenez, uste dut pentsatzen duela sektore erradikalenen eskariei erantzun behar diela. Mundu guztiak egiten ditu kalkuluak, eta pentsatuko du kasu honetan ondorioak txikiak izango direla".

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna