Literatura

Gorka Salcesek irabazi du Donostia Kultura poesia lehiaketa

'Ego, demos, cosmos' poemategia Balea Zuria argitaletxeak kaleratuko du, eta ekainean Poesia eta Pentsamendua errezitaldian parte hartuko du egileak

Gorka Salces. MARISOL RAMIREZ / FOKU
Berria
2019ko martxoaren 20a
13:17
Entzun

Aurten bigarren edizioa duen lehiaketa 35 urtetik beherako euskal poetak sustatzeko sortu zen. Gorka Salcesek 1.000 euro esku dirutan eta Imanol Larrinaga pintorearen akuarela jasoko du sariagatik.

Itxaro Bordak, Eli Tolaretxipik eta Aritz Gorrotxategik osatutako epaimahaiak aukeratu du Salcesen lana lehiaketara aurkeztutako hamahiru lanen artean.

Bestalde, gaur hasiko da Poesialdia Donostian, eta bertan parte hartzekoa zen Adam Zagajewski poeta poloniarra. Osasun arazoak direla eta, ordea, ezingo du bertan izan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.