Bizkaiko Ogasuna

Eurokopako partidetarako zerga araua aldatzea onartu dute Bizkaiko Batzar Nagusiek

Bizkaiko zerga araua Espainiako Kongresuak onartutako neurrietara egokitu dute. Eurokopako lau partida jokatuko dira Bilbon.

jarraia164201.jpg
Lander Muñagorri Garmendia.
2019ko martxoaren 20a
20:57
Entzun

Datorren urtean jokatuko den Eurokopan, final-zortzirenetako lau partida Bilboko San Mames estadioan ikusi ahal izango dira. Espainia txapelketara sailkatuko balitz, bertan arituko litzateke. Partidu horiek Bilbora ekarri ahal izateko UEFAk eskatutako baldintza denak onartuta dauzka Bizkaiko Foru Aldundiak. Gaur eguerdian BEZari dagokion zerga araua aldatzea onartu du Bizkaiko Batzar Nagusiak, aurretik Espainiako Kongresuan onartu zena.

Jose Maria Iruarrizaga Ogasun diputatuak azaldu duenez, Bizkaiko zerga araua Espainiako Kongresuak onartu zenaren arabera aldatu da, BEZaren gaineko araudia ez baitagokio Bizkaiko Ogasunari, Espainiakoari baizik.

Horregatik, bertatik etorritako aldaketa onartu dute EAJ, PSE-EEk, PPk eta Talde Mistoak. Sarreren salmentako BEZa bilduko luke ogasunak, baina UEFAk inportatzen dituen produktuetatik salbuetsita legoke. EH Bilduk eta Ahal Duguk aurkako botoa eman diote arau aldaketari, “Bizkaia zerga paradisu” bihurtuko delako.

Horrez gain, Bizkaiko Ogasunak zerga hauek ordaintzetik salbuetsi du UEFA: PFEZ errenta zerga, sozietateen zerga, ez-egoiliarren errentaren gainekoa, ondare eskualdaketena, egintza juridiko dokumentatuen gainekoa eta udal zergak. Hau da, UEFAk eskatu ohi dituen zerga salbuespenak bere egin dituela ogasunak. PPren arabera zerga horiek bertan onartu izan ez balira, beste leku batean onartuko ziren, “eta bitartean partidak telebistaz ikusiko lituzkete bizkaitarrek”. Talde jeltzaleak, berriz, argudiatu du Bizkaiak publizitatea jasoko duela partida horiekin.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.