21. Korrika

Euskararen alde 'klika' egiteko premia nabarmendu dute Korrikaren aurkezpen sozialean

Iruñeko Zentral aretoan aurkeztu du Korrika AEK-k, hainbat gizarte eragileren aurrean. Euskararen egoerak normalizatu gabe jarraitzen duela ohartarazi dute.

Korrikaren aurkezpen sozialerako ekitaldia, gaur, Iruñeko Zentral aretoan. IDOIA ZABALETA, FOKU
2019ko martxoaren 20a
21:19
Entzun

Hainbat erakundetako ordezkari, alderdi politiko, sindikatu eta euskalgintzako eragile bildu ditu, besteren artean, Korrikaren aurkezpen sozialak Iruñeko Zentral aretoan. AEK-k aurtengo Korrika aurkezteko deitu ditu ekitaldira. Apirilaren 4tik 14ra bitartean, Garestik (Nafarroa) Gasteizera, 2.560 kilometro egingo dituen lasterketari buruzko azalpenak eman ditu.

Asier Amondo Korrikako arduradunak nabarmendu du euskararen egoera ez dela normalizatu oraindik, eta, beraz, beharrezkoa dela euskararen aldeko jarrera hartzea. Klika egitea.

Mertxe Mugika AEKren koordinatzaile nagusiak ere hitza hartu du ekitaldian. Mugikak adierazi du "Euskararen lege sendo eta berri bat" beharrezkoa dela Nafarroa osorako, "biztanle guztion hizkuntza eskubideak bermatzeko eta nafar gizartea kohesionatzeko".

Ekitaldia baino lehen, Nafarroako presidente Uxue Barkosekin bildu dira Mugika eta Amondo. Barkosek babesa adierazi dio 21. Korrikari.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.