Lan istripua

Basogintza langile bat hil da Muxikan, mozketa lanetan ari zela

Hildakoak 61 urte ditu.

Pertsona bat baso lanetan, enborrak mozten. MIKEL ARRAZOLA
2019ko martxoaren 21a
07:11
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak jakinarazi duenez, 61 urteko basogintza langile bat hil da Muxikan (Bizkaia). Basoan mozketa lanetan ari zela, enbor bat erori zaio gainera eta bertan zendu da. Suhiltzaileak ezbeharraren lekura joan dira gorpua enborraren azpitik ateratzeko. Muxikako Muniketa auzoan gertatu da lan istripua.

Osalanek ikerketa abiatu du heriotza argitzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.