Sagardoaren Txapelketa

Segurola eta Endika finalerdietara sailkatu den lehenengo bikotea da

Petritegiren ordezkariek 40-38 irabazi diete Juanenea eta Azpirozi (Larre Gain)

Segurolak partidu borobila jokatu du eta txapelketa bikaina ari da osatzen. MAIALEN ANDRES
2019ko martxoaren 21a
22:00
Entzun

Segurola eta Endika Sagardoaren Txapelketan finalerdietara sartu den lehenengo bikotea da, Juanenea eta Azpirozi 40-38 irabazi eta gero. Emaitza honekin Petritegik zortzi puntu ditu A multzoan eta Larre Gainek sei. Azken jardunaldian Juanenea eta Azpirozek (Larre Gain) 36 tanto egin behar ditu Urriza eta Zalduaren aurka sailkatzeko. Gaztañagaren bikoak berriz, irabazi eta 36 tantoren azpitik utzi behar dituzte Juanenea eta Azpiroz. 

Gora behera handiko partidua jokatu zuten petritegik eta Larre Gainek. Hasiera berdindua izan zuen. Segurola oso ongi aritu zen, baina Endikak akatsa gehiegi egin zituen partiduko lehenengo zatian eta urdinek hori baliatu zuten markagailuan pare parean joateko 16na arte.

Orduan hamahiru eta bateko partziala egin ondoren 29-17 aurreratu ziren gorriak. Endika zuzendu eta abantaila gehitu zuten. Partiduak erabakia zirudien, baina 35-24 joan eta gero, Juanenea-Azpiroz esnatu eta tanto bakarrera hurbildu ziren 38-37 eta 39-38. Azken tantoan Segurolak erdian utzitako pilota batean ez zuen asmatu Juaneneak eta 40-38 irabazi zuten gorriek. 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.