Ekialde Hurbila

Gazatik jaurtitako suziri batek sei zauritu eragin ditu Tel Aviven

Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk Hamasi egotzi dio erasoa, eta "erantzun" egingo duela iragarri du.

Protestak Gazako mugan, artxiboko irudietan. MOHAMMED SABER, EFE
arantxa elizegi egilegor
2019ko martxoaren 25a
20:53
Entzun

The Jerusalem Post egunkariak zabaldu duenez, Tel Aviv iparraldean dagoen Kfar Saba herriko eraikin bat jo du Gazatik jaurtitako suziri batek. Leherketaren ondorioz, eraikina erori egin da, eta barruan zeuden sei pertsona zauritu dira, tartean bi adingabe.

Benjamin Netanyahu lehen ministroak Hamasi egotzi dio erasoa, eta ohartarazi du Israelek "erantzun" egingo duela. Gobernuburua AEBetan da bidaia ofizialean, baina iragarri du lehenago itzuliko dela herrialdera. "Gertatutakoa Israelgo Estatuaren aurkako eraso kriminal bat da", gaitzetsi du lehen ministroak.

Besteak beste, Golanko gaina izan dute hizpide bi agintariek egunotan. AEBetako estatuburu Donal Trumpek gaur du sinatzekoa Israeli lur horien gaineko subiranotasuna aitortzen dion dokumentua. Israelek 1967an okupatu zuen lurraldea, baina gaur arte nazioarteak ez du onartu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.