Athletic

Joseba Agirrek Athleticeko kirol-zuzendari kargua hartuko du

Orain arte emakumeen taldeko entrenatzailea izan denak datorren denboraldian hartuko du kargua. Haren ordezko nor izango den ez dute oraindik jakinarazi.

jarraia164367.jpg
2019ko martxoaren 25a
10:54
Entzun

Aurtengo denboraldia amaitzearekin batera bukatuko zaio Athleticeko entrenatzaile kontratua Joseba Agirreri. Baina badu lasai egoteko arrazoirik; izan ere, bertan jarraituko du. Bera izango da emakumezkoen taldeko kirol zuzendaria. Hala iragarri berri du talde zuri-gorriak. Orain arte kirol-zuzendari karguan aritu den Juan Luis Fuentes, berriz, metodologia, atzemate eta teknifikazio alorrean arituko da aurrerantzean.

Asteburu honetan bertan BERRIAri eskainitako elkarrizketan aitortu duenez, gustora aritu da Agirre entrenatzaile lanetan: "Lau urte hauek oso onak dira, eta, nahiko balute, ilusioz eta indarrez ikusten dut neure burua segitzeko. Uste dut ondoen dagoen taldea garela, alde handiz. Prest gaude horretarako, eta aldaketak gutxien antzemango ditugun taldea gara, aurretik goazelako".

Hain zuzen Juan Luis Fuentesek entrenatzaile kargua utzi zuenean hartu zuen hura Agirrek, 2015ean, eta lehen urte hartan Ligako titulua lortu zuen taldeak bere zuzendaritzapean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.