Azpiegiturak

Bihar zabalduko dute Deskargako autobidea

Eguraldi onak ahalbidetu du Beasain eta Bergara arteko autobidearen lanak esperotako datan amaitu ahal izatea.

Andoni Canellada/Foku

Berria -

2019ko martxoak 25

Azken asteetako eguraldiak lagunduta, atzerapenik gabe amaitu dituzte azken bost kilometroak, eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak iragarri duenez, bihar eguerdian zabalduko dute Beasain eta Bergara lotuko dituen autobidea.

Oraingoz doakoa izango da autoentzat, baina ez dute baztertzen aurrerago ordainpekoa izatea. N-1ean —Etzegaraten eta Andoainen (Gipuzkoa)— jarrita dauden arkuen antzeko bat ipini dute Deskargan, kamioiei kobratu ahal izateko.

Deskarga eta Bergara arteko autobidearen lanak EH Bilduren foru gobernuak hasi zituen aurreko legealdian. Lanak etetea erabaki zuen 2015ean, obren gainkostua handiegia zela iritzita. Kontratua eten zuen enpresa eraikitzaileekin. Lanak geldirik egon dira bi urtez. EAJ eta PSE-EEren koalizio gobernuarekin, lanak berriro hasi ziren 2017an.

Bihartik aurrera, Beasain eta Bergara arteko bidea 11 minutu inguruan egin ahal izango da.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna