Sagardoaren Txapelketa

Azken jardunaldian erabakiko da dena B taldean

Gurutzeta ordezkatzen duten Ezkurra II eta Garcesek 40-38 irabazi diete Setieneko Ansa II-Agirrezabalari

Garcesek partidu sendoa jokatu zuen Gurutzetaren izenean. MAIALEN ANDRES
2019ko martxoaren 25a
14:21
Entzun

Sagardoaren Txapelketako B taldea hirugarren eta azken jardunaldian erabakiko da. Ezkurra II-Garcesek (Gurutzeta) 40-38 garaitu zituzten Ansa II-Agirrezabala (Setien) eta emaitza honekin hiru sagardotegi daude sei punturekin, aipuaturiko biak eta Oialume Zar (Goikoetxea-Barrenetxea) eta laurekin Altzueta (Etxarri-Ion). Beraz, dena azken jardunaldi horrek esango du zein bi bikote pasatzen diren finalerdietara eta zein bi geratzen diren kanporatuak.

Ezkurra II eta Garcesek izerdia majo botata irabazi zuten markagailuan ia beti aurretik joan ziren partidua. Norgehiagola oso ona jokatu zuten lau erremontistek, txapelketako onena, eta azkenean detaile txikiek erabaki zuten. Giroa ere ederra somatu zen Galarretan. 

Gorriek partida erditik aurrera lau-sei tanto arteko aldeak lortu zituzten, baina 36-30 galtzen joan eta gero urdinek 38na berdintzea lortu zuten. Agirrezabalak sakez huts egin zuen eta 39-38 jarri ziren berriz aurretik Ezkurra II eta Garces eta aurrelariaren azken tantoak erabaki zuen markagailua.

Bi aurrelariak oso ongi aritu ziren eta borroka polita ikusi zuten zaleek. Ezkurrak zenbaki hobeak lortu zituen, baina Ansak jokaladi gehiago eta arriskua hartuz ikuskizun handia eskaini zuen. Biak ere nahiko parekatuak egon ziren. Atzean bi bikotea sendo, azkenean laguntza horri esker akatsa gutxi eta partidu lehiakorra bizi zain zen Hernaniko frontoian. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.