EUSKARA

Helduen euskalduntzea "unibertsala" izatea eskatu du LABek

Sindikatuak adierazi du Eusko Legebiltzarrari helarazi dizkiola proposamenaren oinarriak.

LABen gaurko agerraldia. LAB SINDIKATUA.
2019ko martxoaren 25a
07:32
Entzun

LAB sindikatuak Eusko Legebiltzarrari eskatu dio aldaketa "sakonak" egiteko helduen euskalduntzearen sektorean. Salatu du erakundeak ez direla "gai" izan herritarren hizkuntza eskubideak bermatzeko, eta ez dutela lehentasunen artean izan herritarrek euskara jakiteko eta erabiltzeko duten eskubidea.

Euskaltegien finantzaketa eredua kritikatu du sindikatuak: "Helduen euskalduntzean doakotasuna bermatu beharrean, ikusten ari gara euskaltegien finantzaketa eredu gero eta ilunagoa eta prekarioagoa ezarri nahi dutela". Modu berean, nabarmendu du "prekarizazioa" nabarmena dela euskaltegietako irakasleen artean, eta Eusko Jaurlaritzari eskatu dio "irtenbide duin bat" emateko.

Sindikatuak jakinarazi du mobilizazioak egiten hasiko dela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.