BIDEOA

Bertakoa ezagutu, ondo maitatzeko

Maita Dezagun Ondo izenburua duen bideo bat zabaldu da sare sozialetan: "Iragana izan aurretik, maita dezagun ondo gurea dena. Bertakoa".

2019ko martxoaren 25a
07:32
Entzun

Bideo ikusgarri bat zabaltzen ari da egun hauetan Maita dezagun ondo leloarekin. Maitadezagunondo.eus webgunean zozketa batean parte hartzeko bidea ematen dute, baina bideoak bestelako mezua ematen du, Euskal Herriko paisaia eta zenbait jardun erakutsiz. "Iragana izan aurretik, maita dezagun ondo gurea dena. Bertakoa", amaitzen da. Miren Amuriza bertsolariak jarri du off-eko ahotsa.

Maita Dezagun Ondo webgunearen zozketan parte hartzeko, izen bereko webgunean eman daiteke izena. "Maitatzeko ezagutu egin behar denez, bertako produktuen zozketa eder hau irabazi dezakezu; behin ezagututa, ondo maitatzeko". Aurrerago emango dute informazio gehiago, baina oraingoz, hiru sari izango direla jakinarazi dute. Eskaintza bat baino gehiago jarri dute horietako bakoitzean: spa saioak, otorduak, produktu-saskiak...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.