Komunikazioa

Apple+, Netflixekin lehiatzeko

Hollywoodeko hainbat izarrek edukiak sortuko dituzte Appleren streaming plataforma berriarentzat. Apple News+ plataforma ere sortu dute, hainbat egunkariren eta aldizkariren ordainezko edukiak biltzeko.

Jauzi handi bat eman du Aplek. APPLE INC.
urtzi urkizu
2019ko martxoaren 26a
10:01
Entzun

Ordenagailuak, tabletak eta sakelako telefonoak saltzeko konpainia izan da orain arte Apple. Baina atzoko aurkezpenaren ostean, zerbitzuen eta edukien enpresa erraldoi bat ere izango dela ondoriozta daiteke. Hainbat proiektu berri sortu ditu AEBetako konpainiak: Apple News+ (prentsa irakurtzeko; hainbat egunkari eta 300 aldizkari baino gehiago barneratuko ditu, dagoeneko eskuragarri dago Kanadan eta AEBetan); Apple Arcade (bideo jokoen plataforma bat, harpidetza bidezkoa; urte bukaerarako, 150 herrialdetan egongo da eskura); Apple Pay (kreditu txartel propioa, titaniozkoa, eta ordainketen aplikazioan integratuko dena); Apple TV aplikazioa (telebista kate eta eduki desberdinak aplikazio berean barneratuko ditu) eta Apple+ streaming bidezko plataforma berria (Netflixekin lehiatu nahi dute, eta diru asko inbertitu dute horretarako edukietan).

Apple+ plataforma iragartzeko kanpainan AEBetako hainbat izarrek parte hartu dute: Steven Spielberg,  M. Night Shyamalan, Damien Chazelle, Ron Howard, Oprah Winfrey, J.J. Abrams, Reese Withersppon, Jennifer Aniston eta Steve Carrell. Winfreyk bi dokumental egingo ditu: bat lan eremuko jazarpenaren ingurukoa eta bestea buruko gaitzei buruzkoa. Anistnek, Carrellek eta Whitersponek The Morning Show telesailean parte hartuko dute (lan arloan emakumeek duten indarraren ingurukoa). Spielbergek ere telesail bat egingo du Applern plataformarentzat. Udazkenean ehun herrialdetan baino gehiagotan egongo da martxan zerbitzua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.