Arabako Bertsolari Txapelketa

Guztia prest azken saiorako

Larunbat honetan jokatuko dute Arabako Bertsolari Txapelketako finala, 17:30ean, Gasteizko Printzipal antzokian

jarraia164419.jpg
2019ko martxoaren 26a
16:21
Entzun

"Saio on bat osa dezagula denon artean", esan du Iñaki Viñaspre bertsolariak. Nor gehiago arituko dira kantuan larunbat honetan Viñaspre, Oihane Perea, Xabi Igoa, Aroa Arrizubieta, Manex Agirre eta Peru Abarrategi, ea txapela nork lortuko. 17:30ean Gasteizko Printzipal antzokian egingo da Arabako Bertsolari Txapelketako azken saioa. Sarrerak antzokiaren bideetatik daude salgai: leihatilan, telefonoz edo Internet bidez.

Bertsolariek ere ez dute faboritorik ikusten txapela eskuratzeko. Kinielak zabalik daude. "Txapelketa ere horrelakoa izan da. Edozer gauza pasa zitekeen", zehaztu du Viñasprek. Pareko mantendu da lehiaketa orain arteko saioetan, baina, bereziki, jaso duen harrera nabarmendu dute: "Topera bete dira aretoak. Ikusgarria izan da", esan du Manex Agirrek.

Finaleko lanean hiru ofizio osatu beharko dituzte binaka: zortziko nagusian, hamarreko txikian eta seiko motzean. Bakarka, bina puntu erantzun beharko dituzte, eta bi bertsoz josi gai bat. Buruz burukoan, berriz, ofizio bat abestuko dute Iparragirre abila dela doinuan, eta, bakarka, hiru bertso kartzelan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.