Politika

Patxi Zabaletari emango diote Coppieters saria, bide demokratikoen alde egindako lanagatik

Europako fundazioak udazkenean egingo du sari-emate ekitaldia, Bruselan.

Patxi Zabaleta, duela bi urte, Iruñean. IñIGO URIZ, FOKU
2019ko martxoaren 26a
15:44
Entzun

Coppieters Europako fundazioak Patxi Zabaleta ezker abertzaleko kide historiko eta Aralar alderdiak sortutako Ezkerraberri fundazioko presidenteari emango dio aurtengo Coppieters saria. Kultura eta hizkuntza dibertsitatea, kulturarteko elkarrizketa, autodeterminazio eskubidea, gutxiengoen eskubideak, bakea, demokrazia eta Europaren batasuna defendatzen duten pertsonei edo erakundeei ematen die fundazioak saria, urtero, haien lana aitortzeko. Zabaletaren kasuan, epaimahaiak azpimarratu du erreferentziazko pertsonetako bat izan dela euskal politikagintzan azkeneko 40 urteetan, bereziki ezker abertzalearen barruan bide demokratiko eta baketsuen alde izandako lidergoarengatik.

Idazlea, abokatua eta euskaltzaina ere bada Zabaleta (Leitza, Nafarroa, 1947).

Camilo Nogeira galiziar abertzalea ere sarituko dute aurten, joan den martxoaren 7an epaimahaiak erabaki zuenez.

Udazkenean jasoko dute saria, Bruselan egingo den ekitaldi batean.

Orain arte, Alex Salmond, Carme Forcadell eta Edmond Simenonik izan dira sarituak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.