Erabakitzeko eskubidea

Gure Esku Dago-k "berrikuntzak eta sorpresak" iragarri ditu igandeko ekitaldirako

Dinamikak iragarki bat egin du Bilboko Euskalduna jauregian egingo duen ekitaldira deitzeko.

2019ko martxoaren 26a
17:08
Entzun

"Orain arte ezinezko asko bihurtu ditugu posible; hala ere, garrantzitsuena ez da zer egin dugun, zer egitera goazen baizik". Gure Esku Dago fase berri bat hastera doala aurreratu zuten Angel Oiarbide eta Zelai Nikolas dinamikako bozeramaileek, eta, igandean, Bilboko Euskalduna jauregian dinamikak egingo duen ekitaldiarako egun gutxi falta direla, iragarri dute datorrena orain artekoa baino are garrantzitsuagoa dela.

Dinamikaren bozeramailetzan, beste esku batzuek hartuko dute igandean Oiarbideren eta Nikolasen lekukoa. Ez da aldaketa bakarra izango, ordea. Gure Esku Dago-k aurreratu duenez,  "berrikuntzak eta sorpresak izango ditu martxoaren 31ko ekitaldiak. Egindako ibilbidea balioan jarri eta etorkizuneko erronkak mahai gainean jartzeko unea izango da".

Aldez aurretik izena ematea garrantzitsua dela azpimarratu dute. Euskaldunara joan ezin direnentzat, ekitaldia zuzenean emango dute, osorik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.