Afrika

Buteflika Aljeriako presidentea boteretik kentzeko eskatu du armadak

Ahmed Gaed Salah armadako buru eta Defentsa ministrordearen adierazpen bat argitaratu dute hedabide ofizialek.

Buteflikaren aurkako protesta bat, gaur, Aljer hiriburuan. MOHAMED MESSARA / EFE
Berria
2019ko martxoaren 26a
07:35
Entzun

Salahk eskatu du Aljeriako Konstituzioaren 102. artikulua aplikatzeko, eta Abdelaziz Buteflika inhabilitatzeko. "Krisitik berehala ateratzeko bide bat aurkitu behar dugu, konstituzioaren markoaren barnean".

Duela hilabete inguru hasi ziren Buteflikaren aurkako protesta jendetsuak. 1999tik da presidente, eta hauteskundeetara bosgarren aldiz aurkeztuko zela iragarri zuenean, horren aurkako mugimendu bat sortu zen kaleetan, etengabe hazi eta indarra hartu duena.

Buteflikak duela bi aste atzera egin, eta iragarri zuen ez zela hauteskundeetara aurkeztuko. Baina horiek atzeratzea erabaki zuen —apirilaren 18an egitekoak ziren—, erreforma politiko bat egiteko konferentzia nazional «independente eta inklusibo» batera deitzeko. Horrek ez zituen manifestariak baretu, ordea, eta presidenteak boterea utz zezala exijitzen jarraitu zuten kaleetan.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.