Komunikazioa

'Tira ahala tira', sarean

Sarean da jada Euskaldunon Egunkaria-k eta BERRIAk genero gaietan izan duten eragina aztertuz Danele Sarriugartek, Kattalin Minerrek, Maddi Altunak eta Maria Maiak egin duten ikus-entzunezkoa.

2019ko martxoaren 26a
19:15
Entzun

Ikusgai da jada Martin Ugalde beka irabazi eta pasa den astean aurkeztu zen ikus-entzunezkoa: Tira ahala tira: generoaren trataera Egunkarian eta BERRIAn. Danele Sarriugartek, Kattalin Minerrek, Maddi Altunak eta Maria Maiak ondu dute, Euskaldunon Egunkaria-k eta BERRIAk genero gaietan izan duten eragina aztertuz.

BERRIA fundazioak, Elkar fundazioak, Jakin-ek eta Martin Ugalde kultur parkeak eman zioten beka lan horri, Andoaingo Udalaren laguntzarekin. 2017ko maiatzean egin zuten deialdia. Martin Ugalde bekaren hurrengo deialdia martxan da dagoeneko, eta laster emango dute horren berri.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.