Noiz sortua: 2019-03-26 19:15:15

Komunikazioa

'Tira ahala tira', sarean

Sarean da jada Euskaldunon Egunkaria-k eta BERRIAk genero gaietan izan duten eragina aztertuz Danele Sarriugartek, Kattalin Minerrek, Maddi Altunak eta Maria Maiak egin duten ikus-entzunezkoa.

Berria -

2019ko martxoak 26

Ikusgai da jada Martin Ugalde beka irabazi eta pasa den astean aurkeztu zen ikus-entzunezkoa: Tira ahala tira: generoaren trataera Egunkarian eta BERRIAn. Danele Sarriugartek, Kattalin Minerrek, Maddi Altunak eta Maria Maiak ondu dute, Euskaldunon Egunkaria-k eta BERRIAk genero gaietan izan duten eragina aztertuz.

BERRIA fundazioak, Elkar fundazioak, Jakin-ek eta Martin Ugalde kultur parkeak eman zioten beka lan horri, Andoaingo Udalaren laguntzarekin. 2017ko maiatzean egin zuten deialdia. Martin Ugalde bekaren hurrengo deialdia martxan da dagoeneko, eta laster emango dute horren berri.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Maiatzaren 25ean eguneratua, 20:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan zazpi pertsona hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez, zortzi positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta hiru gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 28.496 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.020 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Berra adinekoen egoitza. ©JON URBE / FOKU

Ekainaren 8tik egin ahalko dira bisitak Gipuzkoako zahar etxeetan

Berria

Egoiliar bakoitzeko senide bakarra joan ahal izango da bisitan, eta segurtasun neurriak zorroztuko dituzte. Gipuzkoako zahar etxeetan 167 pertsona hil dira izurria hasi zenetik; gaur egun 22 eri daude, bi egoitzatan.

Maiatzaren 11an igaro zen lehen fasera Hegoaldea ©Marisol Ramirez, Foku

Hegoaldea lehengo fasera igaro izanaren arrazoiak eman ditu Espainiako Gobernuak

Ainhoa Larretxea Agirre

Nafarroan egoera epidemiologiko «ona» zela zehaztu du Espainiako Osasun Ministerioak; Araba, Bizkai eta Gipuzkoaren kasuan, aldiz, Osakidetzak pazienteak artatzeko duen «gaitasun handia». Maiatzaren 11n igaro zen lehen fasera Hegoaldea.

Astelehen honetan pentsiodunen mugimenduak Bilbon eginiko elkarretaratzea ©Luis Jauregialtzo

Pentsioen kopuruak behera egin du: 2.329 gutxiago

Jokin Sagarzazu

COVID-19agatik hildakoek eta sisteman erregistratzeko zailtasunak eragin dute jaitsiera.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna