Transexualitatea

Bertso Transaioa egingo dute Beasainen, Trans Zikloaren barruan

German Urteaga, Maialen Lujanbio, Uxue Alberdi, Alaia Martin, Maider Arregi eta Manu Goiogana arituko dira kantuan apirilaren 5ean, Ekaitz Goikoetxea gidari dela. Igandean da Transexualen Ikusgarritasunaren Eguna.

2019ko Trans Zikloaren aurkezpena. BEASAINGO UDALA.
2019ko martxoaren 28a
14:33
Entzun

Bertso saio bat ez da sekula errepikatzen, baina inoiz egin gabeko modukoa da Bertso Transaioa. Apirilaren 5ean egingo dute, Beasaingo (Gipuzkoa) Igartza jauregian, transexualitatea eta bertsolaritza batzeko jaialdia. III. Trans Zikloaren barruan antolatu dute jaialdia Goierriko Zubiak taldeak eta Beasaingo Udalak. Ekaitz Goikoetxea gidari dela, German Urteaga, Maialen Lujanbio, Uxue Alberdi, Alaia Martin, Maider Arregi eta Manu Goiogana arituko dira kantuan, apirilaren 5ean, 22:00etan.

Hirugarren urtez ari dira Beasainen Trans Zikloa egiten; urtarrilaren 19an hasi zituzten ekitaldiak, eta apirilaren 5eko bertso jaialdiarekin emango diote amaiera aurtengoari. Besteak beste, Transformatzen dokumentala proiektatuko dute, eta hitzaldi eta ikuskizunak ere antolatu dituzte. Tartean, German Urteaga bertsolaria bizi esperientziaz aritu da DBH 2. eta 3. mailako ikasleekin, eta hitzaldi bat eman zuen Aitzole Aranetak.

Igandean da Transexualen Ikusgarritasunaren Eguna.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.