Osasuna

Javier Miranda hil da, Osasunako presidente ohia

Lau urtez izan zen Osasunako presidente, 1998tik 2002ra. Taldeko zuzendaritzak eman du heriotzaren berri.

jarraia164460.jpg
arantxa elizegi egilegor
2019ko martxoaren 27a
15:05
Entzun

Sare sozialetan zabaldutako mezu baten bidez eman du Osasuna taldeko zuzendaritzak Javier Miranda presidente ohiaren heriotzaren berri. Mirandak 65 urte zituen, eta taldeko goi arduraduna izan zen lau urtez, 1998tik 2002ra. Hauteskundeetan  Pedro Pegenauteri gailendu zitzaion. Mirandak 1732 boto lortu zituen, eta Pegenautek 1.305.

Miranda Osasunako presidente zela lortu zuen taldeak Lehen Mailara igotzea, sei urtez Bigarren Mailan eman eta gero. 2000. urtean izan zen. Miranda oso gertukoa zen, bai zaleekin, baita jokalariekin ere. Hala, gogoangarria izan zen, ligako azken partidan Anoetan mailari eutsi, eta Kontxan bainua hartu zuenekoa.

Sadar futbol zelaia Bai Euskarari ekitaldirako utzi zuen, eta segurtasun indarrei aurre egin zien Osasunako bi zale bere palkora gonbidatu izanagatik. Poliziak ez zien bi zaleei estadioan sartzen utzi nahi miatzeari uko egin zietelako, baina orduan Miranda joan eta bere ondoan esertzeko gonbita egin zien. Gerora garesti ordaindu zuen erabakia, izan ere, Polizia joan zen bere bila poliziari gogor egin izana eta haien segurtasuna arriskuan jartzea egotzita.

Abestea atsegin zuen, eta ohikoa zen Xabierrerako erromesaldietan ikustea. Gaztetan, gainera, San Ferminetako entzierroa korritu zuen. Egun Iruñeako kafetegi bateko jabea zen, eta bertan egiten zuen lan.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.