Txirrindularitza

Distira handikoa espero da

Hemezortzi euskal txirrindulari, eta nazioarteko hainbat izar ariko dira Euskal Herriko Itzulian. "Ondo bidean" Zumarragako irteeran izango da Geraint Thomas (Sky) iazko Frantziako Tourreko irabazlea.

ainara arratibel gascon
2019ko martxoaren 27a
17:18
Entzun

Bi aste baino gutxiago falta dira Euskal Herriko Itzulia hasteko, eta antolatzaileek parte hartzaileen behin-behineko zerrenda eman dute. Primoz Roglic (Jumbo Visma) ez da izango, baina izarren zerrenda handia da. "Ondo bidean" iazko Tourreko irabazle Geraint Thomasek Itzulian parte hartuko du. Harekin batera, hauek dira izenik nabarmenenak: Mikel Landa (Movistar) Izagirre anaiak (Astana), Adam Yates (Mitchelton Scott), Michel Woods (Education First), Michal Kwiatkowski, Sergio Luis Henao (UAE), Julian Alaphilippe eta Enric Mas (Quick Steep), Simon Pilak (Katusha), Rohan Dennis (Bahrain)... Guztira hemezortzi euskal txirrindularik hartuko dute parte.

Lasterketa apirilaren 8an hasiko da Zumarragan, eta 13an amaitu Eibarren. 784 kilometroko ibilbidea da, eta 22 mendate igoko dituzte txirrindulariek —lehen mailako bost, bigarren mailako bi, eta hirugarren mailako hamabost—. Kilometro horietako asko lurrezko eta porlanezko bideetan egingo dituzte. Berritasun batekin hasiko da proba, 42 urte eta gero, erlojupeko batekin ekingo baitzaio. 11,3 kilometro izango ditu etapak.

Bigarren etapan Zumarragatik Gorraitzerako (Nafarroa) bidea egingo du tropelak, Lizarrusti eta Sakanan barrena. Etaparen interesgunea azken kilometroetan egongo da, 4.800 metroko lurrezko bide zati bat eta eta 4.100 metroko porlanezko beste bat izango baititu. Sterrato-a aurkitu nahi izan dute, baina zatia probatu dutenek diote ez dela hain zakarra. Azken 800 metroak aldapa gora dira,%5eko pendizarekin. Hirugarren etapa luzea izango da, 184 kilometro eta bi mendate. Sarrigurendik Estibalizera (Araba).Esprint itxura du.

Laugarren etapak ere arrisku hori du, Bikotz Ganek, Arrigorriagako (Bizkaia) helmugatik 37 kilometrora dagoen 4,9 kilometro luze den eta %8,6ko pendiza duen mendate gogorrak ez badu eragozten. Ihesaldia sortzeko egokia da, Horrilloren ustez, eta, ohartarazi zuen Arrigorriaga iritsi aurretik Zaratamo inguratuko dutela, eta handik helmugarako jaitsiera «zepoa» izan daitekeela.

Azken bi etapak Eibarren amaituko dira: Arraten aurrenekoa eta hiriaren erdigunean bestea.  Udalarekin sinaturiko akordioa aurten bukatuko da, eta omenaldia egin nahi izan diote. Arraten bukatuko den etapak igoeraz eta jaitsieraz jositako ibilbidea du. 4.700 metrotik gorako pilaturiko desnibela du. Aurten Arrateko lehen igoera Matsariatik egingo dute, eta bigarrena errepidetik, bide klasikotik.

Etaparik gogorrena azkena izango da, Eibarren hasi eta bukatuko dena. 118 kilometro eskas izango ditu, baina azken 56ak oso gogorrak dira: Azurki (6,4 km eta %6,8), Kortazar (5,2 km eta %8,5) eta Asentzio (7,3 km eta %5,1) kateatuko dituzte. Kortazar da berritasuna, Soraluzen (Gipuzkoa) gora, eta tontorrera iritsi aurretik Bergararako (Gipuzkoa) bidea hartuta. Igoeraren erdia asfaltozkoa da eta beste erdia porlanezkoa. Hura jaitsi eta Asentziora joko du tropelak, Elgetan (Gipuzkoa) behera Eibarrera iristeko. Behin Eibarren bost kilometroko itzulia egingo du hiritik, eta erdigunean bukatuko da. Guztira, 4.675 metroko desnibela du.

Bigarren urtez jarraian Itzuliak gainsariak izango ditu. Etapa bakoitzak bi esprint berezi ditu, eta, horietan, hiru, bi eta segundo bat banatuko dituzte. Helmugetako gainsariak, aldiz, handiagoak dira: hamar segundo, bost eta lau. Antolatzaileek, bestalde, baieztatu zuten Banco Sabadellek beste urtebetez segituko duela babesle nagusi gisa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.