Hezkuntza

LABek lortu du ordezkari gehien EAEko hezkuntza publikoan, eta Steilasek igoera handia izan du

Bozkatzera deitutako langileen parte hartzea, oro har, 2015eko hauteskundeen mailakoa dela ezagutarazi dute sindikatuek.

Hezkuntza publikoko eragileen mobilizazioa, iaz. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
Jon Rejado.
2019ko martxoaren 27a
07:13
Entzun

LABek izango du Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hezkuntza publikoan ordezkari gehien 2022ra arte. 96 ordezkari izango ditu guztira, Heziketa Bereziaren, Zerbitzuen, Haurreskolen, EHUren eta irakasleen taldeetan. 2015eko hauteskundeekin alderatuta, ordezkari bat galdu dute. Heziketa Berezian eta Haurreskoletan ordezkari gehien izango duen sindikatua da; azken atal horretan gehiengo zabala mantentzen du, indar apur bat galdu arren.

Ordezkari gehien lortu duten sindikatuetan bigarrena Steilas izan da: 83. 2015ean 70 lortu zituen. Irakasleen artean duen nagusitasuna handitu du: aurretik 37 ordezkari zituen, eta 45 izango ditu gaurtik aurrera, ordezkaritzaren %40,5. Haurreskoletan eta Heziketa Berezian garrantzia handitu du.

ELAk 60 ordezkari izango ditu, aurreko hauteskundeetan baino bi gehiago. Zerbitzuetan ordezkari gehien duen sindikatua da, UGTrekin batera: hamabi. Irakasleen taldean aurrez zituen 22 ordezkariei eusten die. Heziketa Berezian bi ordezkari galdu ditu, baina gainontzeko taldeetan gora egin du.

CCOOk 39 ordezkari lortu ditu, aurreko hauteskundeetatik zortzi ordezkari galdu eta gero. Zerbitzuetan ordezkari bat gehiago lortu du, baina gainontzeko taldeetan pisua galdu du: irakasleetan, Heziketa Berezian eta EHUn.

UGTk ez du aldaketarik: 26 ordezkari, erlijioko irakasleak kontuan hartu gabe. Irakasleen artean zituen bi ordezkariak galdu ditu, baita EHUn beste lau galdu ere. Edonola ere, zerbitzuetan eta Heziketa Berezian duen garrantzia handitu du. Azkenik, CGTk eta USOk bina ordezkari lortu dituzte EHUkn. 2015eko hauteskundeetan ez zuten ordezkaririk lortu.

Hezkuntza publikoko hauteskunde sindikalen parte hartzea aurreko aldiaren modukoa dela azaldu dute sindikatuek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.