Euskaltzaletasunaren eta feminismoa

Euskararen eta feminismoaren genealogiaz

Saioa Iraola Urkiola, Bilgune feministako kidearen 'Euskara eta emakumeak, genealogia/begirada feminista bat' hitzaldia ikusgai dago Berria TBn.

Berria TB
2019ko martxoaren 28a
19:08
Entzun

Euskaltzaletasuna eta Feminismoa: zer ikasi, hura elikatu goiburupean, bost saioko ikastaroa antolatu dute elkarlanean UEUk, Gabriel Aresti Euskaltegiak, Bilboko Kafe Antzokiak eta Jakin aldizkariak.  Euskaltzaletasunaren eta feminismoaren arteko elkargune eta harremanei buruz hausnartuko dute, urtarriletik maiatzera bitartean. Joan den astelehenean egin zuten hirugarren saioa, Saioa Iraola Urkiola hizlari zela. Saio hori osorik ikus daiteke BERRIA TBn.

Urtarrilaren 28an egin zuten lehenengo saioa, bertan Idurre Eskisabelek eta Lorea Agirrerek 'Euskaltzaletasuna eta feminismoa, ahalduntzeko elkargunea' hitzaldia eman zuten.

[youtube]https://youtu.be/mqeULQ2fPJg[/youtube]

Bigarren saioa otsailaren 25ean egin zuten Aizpea Otaegi Mitxelena eta Jaime Altuna Ramirez hizlari zirela. Euskara eta generoaren arteko harremanaz aritu ziren.

[youtube]https://youtu.be/bZ3axo0Wr18[/youtube]

Hurrengo saioan, apirilaren 29an, Itziar Gandarias psikologia sozialeko Deustuko Unibertsitateko irakasleak 'Generoa eta hizkuntzen elkargunea eraikitzen' hitzaldia emango du Bilboko talde feministetako esperientzia baliatuta. Azkenik, Amelia Barquín López Mondragon Unibertsitateko HUHEZIko irakasleak euskaraz hizkuntza sexista ekiditeko bideak proposatuko ditu. Maiatzaren 27an izango da hori. Azken saio horren ostean, Ane Labaka Mayozek eta Bea Egizabal Ollokiegik Erradikalak ginen bertso-antzerki ikuskizuna eskainiko dute, Erradikalak gara ikuskizunaren jarraipena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.