'Brexit'-a

Erresuma Batuko Komunen Ganberak hirugarrenez eztabaidatuko du EBko irteera akordioaz

Gobernuak mozio bat aurkeztuko du, eta diputatu gehienek horri baiezkoa emanez gero onartutzat emanen du Europako Batasuna uzteko Bruselarekin egin zuen ituna. Kasu horretan, maiatzaren 22an ezarriko lukete irteera data.

Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroa, atzo, Komunen Ganberan azalpenak ematen. EFE
mikel rodriguez
2019ko martxoaren 28a
07:16
Entzun

Anabasa handia sortu du Theresa May lehen ministroaren gobernuak egin duen maniobra politikoak, eta oposizioko kideak, kazetariak eta analistak sutsuki eztabaidatzen ari dira horren egokitasunaren inguruan. Erresuma Batuko Gobernuak eta Bruselak joan den azaroan egin zuten akordioari buruz hirugarrenez eztabaidatuko dute bihar Komunen Ganberan, baina bozketarik eginen bada, hori berez ez da akordioari buruz eginen, mozio bati buruz baizik.

Itunak bi zati ditu: bata, dibortziorako terminoak zehazten dituena da, eta, bertzea, deklarazio politiko bateratu bat, etorkizunean Erresuma Batuak eta EBk eduki behar duten harremanaren oinarriak paratzen dituena. Gobernuak aurkeztu duen mozioaren puntuetako batean dibortziorako ituna sartu du, baina kanpoan utzi du deklarazio politikoa. Hortaz, diputatuek mozioari baietz erantzunen baliote, gobernuak onartutzat joko luke dibortzioa, eta brexit-erako epea apirilaren 12tik maiatzaren 22ra luzatuko luke. Egun horretan utziko luke batasuna, joan den azaroan zehaztu zuten modura.

"Ezin dituzu banatu, bertzela batasuna uzteko itunean bakarrik oinarrituta brexit itsu batera zuzenduko gara", adierazi dio Jeremy Corbyn Alderdi Laboristaren buruzagiak BBC kateari. Horregatik, erran du mozioa bozketara ailegatzen bada laboristek aurka eginen dutela. Kontserbadoreek ganberan gehiengo osoa dute Irlandako DUP Alderdi Demokratiko Unionistaren hamar diputatuei esker, baina BBCren arabera DUPek erran du aurka bozkatuko duela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.