Eusko Jaurlaritza

Urkulluk ez du hauteskunderik aurreratuko, "oraingoz"

Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren arabera, gobernua "arazorik gabe" ari da bere lana egiten: "Egoera politikoaz gogoeta egiteak ez du esan nahi bozak aurreratuko direnik".

Erkoreka eta Urkullu Eusko Legebiltzarreko saio batean, martxoaren 13an. ENDIKA PORTILLO, FOKU.
2019ko martxoaren 28a
20:45
Entzun

Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk esan du ez duela gogoetarik egin hauteskundeak aurreratzeko aukeraz eta, hortaz, "oraingoz" ez duela bozak aurreratzeko asmorik. Adierazpen horiekin bukaera eman nahi izan dio azken orduetan piztutako polemikari, Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak esan ostean "oraingo hauteskunde zikloaren ondoren" aztertuko zutela egoera politikoa eta "agintaldia amaitzea komeni den ala ez". 

Urkulluren arabera, Jaurlaritza "arazorik gabe" ari da bere lana egiten, eta gobernu programa garatzen jarraitzeko "borondatea" dute. "Egoera politikoaz gogoeta egiteak ez du esan nahi bozak aurreratuko direnik", azaldu du. Urkulluren adierazpenak gorabehera, Erkorekaren hitzek izan dute erantzunik beste eragile politiko batzuen aldetik. EAJren EBBren presidente Andoni Ortuzarrek esan du Jaurlaritza "indartsu" eta "agintaldia amaitzeko moduan" ikusten duela; oposizioa, aldiz, "ahul" eta "ezezkoan kateatuta". 

PPko Borja Senperrek, berriz, uste du Jaurlaritzak aukera hori mahai gainean jarri izanak erakusten duela haren "anbizio falta" eta "besteekin akordioetara iristeko ezintasuna". Hala ere, ez du pentsatzen hauteskundeak aurreratzea "Euskadirentzat negozio ona" denik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.