Musika

Larbururen hezur azpikoak azalera, Bilboko Loraldian

Maite Larburuk Hezurren azpian (Gaztelupeko Hotsak) bakarkako bere lehen diskoa aurkeztu zuen atzo, Loraldia jaialdiaren barruan, Bilbon. Badok.eus atariak eta BERRIAk babestu zuten emanaldia.

Berria
2019ko martxoaren 30a
10:45
Entzun

Azkuna zentroan izan zen kontzertua, eta ia osorik bete zen han atondutako aretoa. Diskoa abiatzen duen 2daia1 kantuarekin hasi zuen kontzertua musikariak, eta, lan berriko kantuekin batera, aurretik Neighbor bikotean ondutako doinuak ere berreskuratu zituen. Gitarra klasikoarekin, gitarra elektronikoarekin zein biolinarekin lagunduta aritu zen kantuan, eta harekin aritu ziren diskoan parte hartu duten musikariak ere: Carlos Taronche klarinete baxuan eta Aida Torres eta Beñat Iturrioz perkusioan; gaileta kaxa, anana-poto, koilara, ingude eta bestelako tresnekin.

Harkaitz Canok ere hartu du parte diskoan, eta musikariak gogora ekarri nahi izan zuen haren ekarpena kontzertuan—Canok idatziak dira Maletadun maitalea eta Katekorratzarena kanten hitzak, eta Larbururen eta bien artean sortutakoak, berriz, Berdin bihurtu ginen eta Ibaiaz-enak—. Asteon argitaratu du Badok.eus atariak musikariari egindako elkarrizketa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.