Memoria historikoa

Ezkabako bi iheslariren gorpuzkiak atera dituzte hobitik Erroibarren

Satorrak espeleologia taldeko kideek aurkitu zituzten gorpuzkiak 1985ean, Ardaitzeko leizean.

Aranzadi zientzia elkarteko kideak Ardaitzeko leizean. BERRIA
arantxa elizegi egilegor
2019ko martxoaren 30a
07:57
Entzun

Fermin Ezkietaren lekukotza aintzat hartuz geroz, Ardaitzeko leizetik atera dituzten gorpuzkiak Ezkabatik (Nafarroa) ihes egin zuten bi gizonezkorenak dira. Hezurrak 37 metro sakon zeuden lurperatuta, eta 1985ean aurkitu zituzten Satorrak espeleogia taldeko kideek. Urte batzuk geroago, 2012an, Aranzadi zientzia elkarteko kideek berretsi zuten aurkikuntza.

1938ko maiatzaren 22an, 795 presok egin zuten ihes espetxe frankista bihurtutako gotorlekutik. Horietatik, 207 tiroz hil zituzten toki berean. Beste hamalau, berriz, handik bi hilabetera fusilatu zituzten. Hiruzpalauk baino ez zuten lortu muga zeharkatzea. Gaur arte, 86 gorpu aurkitu dituzte.

Lauko gobernuak memoriaren esparruan egindako proiekturik garrantzitsuenetako bat da Aranzadirekiko akordioa; horren bidez ari dira Ezkabatik ihes egindakoen gorpuak ateratzen. Iazko abenduan, esaterako, beste hiru gorpu atera zituzten Etulaingo hilerrian, Anue bailaran.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.