AEBak

El Salvador, Guatemala eta Honduraserako laguntzak eteteko agindu du Trumpek

Migratzaileen karabanak geldiarazteko "ezer ez egitea" egotzi die buruzagi estatubatuarrak, eta ohartarazi du ez duela baztertzen Mexikorekiko muga ixtea.

Migratzaileak oinez, AEBetako mugako hesia igaro ostean. JOEBETH TERRIQUEZ, EFE
2019ko martxoaren 31
07:54
Entzun

AEBetako Kongresuak du azken hitza aurrekontuen inguruan, baina Donald Trump presidenteak jada emana du laguntza eteteko agindua, eta ez du baztertzen neurri gehiago hartzea ere. Migratzaileen karabanak gelditzeko ezer ez egitea egotzi die estatuburuak El Salvadorri, Hondurasi eta Guatemalari, eta zigor moduan diru laguntzak geldiarazteko agindu du.

Mexikoren aurka ere egin du Trumpek, eta migratzaileei aurrera egiten uztea leporatu dio. "Gure hegoaldeko mugatik datozen legez kanpoko migratzaileak gelditu behar ditu, egiten ez badu datorren astean bertan itxiko dut muga", ohartarazi du buruzagi errepublikanoak.

Etxekoen kontra ere aritu da Trump, eta migrazioen aurkako neurri zorrotzagoak eskatu ditu. "Beraiek [Mexikarrek] urtean 100.000 milioi dolar baino gehiago irabazten dituzte AEBen kontura".

Honduras, Guatemala eta El Salvadortik, hegoaldetik iparraldera beti, milioi erdi bat lagunek egiten dute ihes urtero. Aspaldiko exodoak karabana forma hartu du azken hilabeteetan. Ondorioz, AEBek zorroztu egin dituzte mugako neurriak ere. Joan den abendutik lau dira Mugako Patruilaren esku hildako migratzaileak. Horietatik azkena joan den martxoan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.