Athletic 2 - 0 Levante

Laugarren tokia berreskuratu du Athleticek

25. 000 ikusle bildu dituzte Joseba Agirrerenek San Mamesen.

jarraia164642.jpg
2019ko martxoaren 31
07:45
Entzun

Aurreko jardunaldian Betisek kendutako laugarren tokia berreskuratu dute Joseba Agirreren jokalariek Levateren aurkako partida irabazita. Zuri-gorriak egiten ari diren lanaren ondorio izan da San Mamesen bildutako ikusle kopurua ere, 25.000 jarraitzaile. 

Azkar utzi dute erabakita partida etxekoek, Erikaren bi erdiraketa baliatu ditu Vanesak markagailuan aurrea hartu eta garaipena poltsikoratzeko. Norgehiagoka hasi eta laugarren minutuan egindako korner batek ahalbidetu du horietatik lehena. Bigarrena, berriz, 69. minutuan heldu da.

Gol aukerak hasieratik sortu dituzte Agirrerenek. Lehen lau minutuetan bitan izan dira gola sartzeko puntuan, eta soilik Andrea Paratula atezainak lortu du baloiak desbideratzea. Azken minutuetan ere Leia Zaratek eta Erikak berak izan dute hiru eta hutsekoa egiteko aukerarik, nahiz eta azkenean bi goleko aldearekin geratu. 

Lehen golak urduritu egin ditu Levanteko jokalariak, eta izan dute partida berdintzeko aukera; baita 2-0ekoa egindakoan ere. Baina bi alditan Ainhoa Tirapuk gelditu egin ditu Estefania Baniniren eta Sonia Bermudezen jaurtiketak.

Hala, sailkapenean laugarren tokian da orain Athletic, Betisengandik bi puntura; eta hirugarrenean Levante, zuri-gorriengandik zortzi puntura. gindako lanarekin gustora agertu da Agirre bera: "Azken porroten pisua kendu dugu gaur. Eskertu beharra dugu jarraitzaileen babesa".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.